Informazio eta Komunikazio Teknologia -IKT- adierazpenekin gizartearen digitalizazioaz arduratzen den azkeneko teknologiaren paradigmara igortzen dugu.
Institutuan gizarte hiperkonektatutan arituko diren ikasleak trebatu behar dira, hau dela eta irakasleria gazte horiengan IKTekiko konpetentzia garatzen saiatu behar du.
Zalla BHI, Hezkuntza Sailak IKT esparruan planteatutako proiektuetan egon da hasieratik, bereziki, Eskola 2.0, IKTrekiko Heldutasun Eredua edo Sare Hezkuntza gelan. Irakasleek formazio ordu anitz egin dituzte arlo honetako gai ezberdinak lantzen beraien konpetentzia bermatzeko.
Gaur egun planteatzen den erronka nagusia ikasleek lortu behar duten IKTekiko gaitasun mailari lotuta dago. Ikasleek ikasgai desberdinetan landutako gaitasunak kontuan hartuz, oinarrizko hezkuntzaren amaieran Europan zehaztutako irteera profila dutela ziurtatu eta bermatu behar dugu.
Informazio eta Komunikazio Teknologien proiektuaren aurtengo erronka hurrengo puntuetan bideratzen da:
- Egungo horniduraren mantenua: ekipamendua, instalazioak, software eta abar.
- Web orriak, sare sozialak zein beste aplikazioak eguneratzea.
- Irakasleriaren formazioa. Gsuite eta Moodle eskaintzen dira ikasleekin aritzeko, eta segurtasuna eta pribatutasuna kontutan izatea.
- IKTrekiko ikasleek izan behar duten irteerako profilak programazioetan duen eraginak aztertzea eta ahalbidetzea irakasgaien artean lorpen maila hori.
- Hezkuntza Sailak biztanleriari eskaintzen dizkien kudeatze baliabideen funtzionamendua helaraztea gurasoei, Ikasgunea adibidez.