STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts & Maths)

Proiektu honek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitatea modu bateratu batean dituzten zeharkako eta disziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen ditu.

Aldi berean, bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, STEAM gaitasunen maila hobetzea ikasleen artean, eta inguruko munduan partehartzaile aktiboak lortzea erronkei aurre eginez izango lirateke helburu nagusiak.

Lan egiteko modua  ikerketetan dago oinarrituta, zeina esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak sortuz, taldean lan eginez, eztabaidatuz, eta zentzuzko azalpenak proposatuz egiten den.


UNESCOren Science Education programak hurrengoa zehazten du:

“Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika hezkuntza garrantzitsuak dira garapen bidean dauden herrialdeentzat zein herrialde garatuentzat, herritarren kontzientziazioa, ulermena eta alfabetatzea areagotzeko zientziaren, ingeniaritzaren eta teknologiaren inguruan, eta baita garapen bidean dauden herrialdeetan ikertzaile eta ingeniari multzo bat lortzeko, tokiko ekonomian parte har dezaten. Gazteak bultzatzeari ematen zaio garrantzi handia, zientzia arloko karrerak egiten jarrai dezaten, bereziki.”

Europar Batzordeak Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua sustatzen du (RRI-Responsible Research and Innovation), zeinaren bitartez zientzia erkidegoaren eta gizartearen arteko tartea txikiagotu nahi den..

RRI horrek 6 ekintza-lerro ditu:

  1. Hiritarren parte-hartzea ikerketa prozesuetan
  2. Genero berdintasuna ikertzaileen taldeetan
  3. Hezkuntza zientifikoa hezkuntza prozesuak hobetu eta gazteen artean bokazio zientifikoak hobetzeko
  4. Etika osotasun zientifikoa sustatzeko
  5. Sarbide irekia informazio zientifikora
  6. Gobernantza hitzarmenak interes-taldeen eta erakundeen artean.

STEAM proiektuaren bitartez ondorengo helburu hauek lortu nahi ditugu aurten gure ikasleekin:

 

  • Metodologiak barneratzea: zientziaren metodoa zein proiektuen metodologia.
  • Ikasleek laborategiko lanaren teknika desberdinak, materialak, tresnak, ziurtasun arauak … naturaltasunez erabiltzea haien proiektuan burutzen dituzten bitartean.
  • Gailu berriak normaltasunez erabiltzea: mikroskopio digitala, Smartphone App, 3D inprimagailua, …
  • Nesken parte hartze aktiboa handitzea.
  • Ikaslek egiten dituzten ekoizpenak gelatik kanpo aurkeztea.
  • I-k Teknologia erabiltzea bai prozesu zientifiko – teknologikoetan zein informazioa kudeatzeko edo elkarrekin komunikatzeko.

 

Beste aldetik, aurten ere First Lego League zein Cantabrobots bilkuretan izango dira hainbat ikasle. Gainera Eusko Jaurlaritzaren kaixomundua.eus STEAM proiektuan parte hartuko dugu. 

STEAM proiektuaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, link honetan aurki dezakezue:

STEAM