ONGI ETORRI! Zalla BHI institutura.
Ikastetxean Zalla, Artzentales eta Sopuertako ikasleak jasotzen ditugu, DBH jorratzeko. Orokorrean 224 ikasle dira 10 taldetan, 2020·21 ikasturte honetan. 3, 2, 2eta 3 talde dira, hurrenez hurren, 1.mailatik 4.mailaraino.
Eraikin berria onartuta dago baina udalak ez du burutu bere kudeaketa. Hasieran Aretxaga auzoan, gero Ibarran... ikusteko dago; momentuz Mimetiz HLIParekin partekatzen ditugu zerbitzu eta espazioak: jantokia, patioa eta kiroldegia. Ordutegiak adostuta daude bi ikastetxeen funtzionamenduak posible izan daitezela.
Salbuezpen moduan ORDUTEGI OROKORRA daukagu 2020·21 ikasturte honetan:
-
Lanaldi jarraitua: Hasten da 8:30tan eta amaitzen da 14:30tan, klaseak 55 minutukoak dira guztiak eta 11:15tik 11:45 bitartean atsedenaldia dago.