Hizkuntza Normalkuntza Planean aurreko urteetan landutako arloak mantenduko ditugu, hala nola, sail hauetan banatzen direnak:

  • NOLEGAk eskaintzen dituen aukera guztiez baliatzen gara mota guztietako ekintzak egiteko:
    • IKE. Bazkal ondoko jarduera, 1. Mailako ikasleei zuzenduta, euskaraz egiten motibatzeko.
    • IKABIL. Honen barruan Kanboko ikastetxe batekin elkar trukaketa egiten dugu (DBH 3.maila).
    • AHOZKO ADIERAZMENA, honen barruan daude Irratigintza, antzerkigintza, kantagintza, kontularitza. Hauek zehazten dira honenbeste jardueretan: Euskara eguna, Bertso bazkaria, Nazioarteko euskara eguna, Agate deuna eta Olentzeroren kantak herrian zehar,…
    • IKASBIDEAK, lan arloan euskara jakiteak zenbat balio duen eta lan esperientziak, eta aukerak, aurkezten zaizkie ikasleei.
    • EUSKAL IDAZLEAK. Ikasleek euskaraz irakurtzen duten liburuaren egilea ekartzen dugu berarekin berba egiteko.
  • ULIBARRIREN bidez beste ekintza batzuk burutuko dira: Berritzegunera hilabeteko formakuntza saioa, euskal hiztun bila topaketa nagusia, ikastetxeko mintzagrama, ….
  • ENKARTERRIKO MANKOMUNITATEAREN eskutik bi hilabetez behin bilkura orokorra ospatzen dugu inguruko ikastetxerako eta ikastetxeen arteko jarduerak prestatzeko, adibidez, euskal triatloia, Erronkarterri –ikt baliabideen bidez ginkana moduko frogak gainditzea- ikasleei planteatzen zaie, Gaztezulo aldizkariak eskuratzea zentroan, bertso saioak ikasgeletan, eta abar.
  • ZALLAKO GAZTE ZENTROA. Euskaraz egiten diren ekintzak koordinatzen ditugu: Ipuin lehiaketa, inguruko argazki lehiaketa, eta abar.
  • BESTE EKINTZA BATZUK. Asteazkeneko atsedenaldian ikasleek euskal dantzak prestatzen dituzte, gero ekitaldi berezietan aritzeko.