Testu liburuak 21-22
Orla Banaketaren ekitaldia
Orla Banaketaren ekitaldia
Ekainaren 15ean, DBH4ko ikasleen Orla Banaketaren ekitaldia egingo da. Ekitaldia Zallako zine-antzokian egingo da, arratsaldeko 18:00tan. Covid-19aren protokoloa eta segurtasun neurriak errespetatuko dira.
Teknologiako proiektua: CO2 neurgailuak
Teknologiako proiektua: CO2 neurgailuak
DBH 4. mailako ikasleek, Teknologia ikasgaiko azken proiektuan CO2 neurgailuak diseinatu eta fabrikatu dituzte.
Jon Gurrutxaga musikaria ikastetxean
Jon Gurrutxaga musikaria ikastetxean
Musikariak Ikastetxeetan egitasmoaren baitan, maiatzaren 17an, DBH 3.mailako ikasleek Jon Gurrutxaga musikariaren bisita izan zuten.
Jon Gurrutxagaren Desitxuratuz abestia.
Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) ikastaroa
Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) ikastaroa
DBH 3. eta 4. mailakoek BBB (Bihotz-Biriketako Bizkortzea) ikastaroa egingo dute. Maiatzaren 10ean, 12an eta 14an egingo dituzte. Ordu bateko hiru saio izango dira, lehena teorikoa eta beste biak praktikak egiteko izango dira.
Ikastaroaren inguruko informazioa eta bideo interesgarriak hurrengo estekan ageri dira.
IDAZLEAK IKASTETXEAN
IDAZLEAK IKASTETXEAN
Idazleak ikastetxean proiektuaren baitan, gaur, 3. mailako ikasleek Jokin De Pedro idazlearen bisita izango dute.
Udaberria martxan!
Udaberria martxan!
Zallako udaleko langileek ikasleek prestatutako kabiak lagundu zieten zuhaitzetan eskegitzen. Amilotx urdina eta kaskabeltz handi txoriek erabiltzea espero dugu.
Europako Gizarte Funtsa
Europako Gizarte Funtsa
Zalla BHI ikastetxeak Hezkuntza Berariaz indartzeko Programan (HBSP) parte hartzen du. Hori dela eta, Europako funtsaren programan sartu da, Hezkuntzan aurrera egiteko eta laguntzeko orientazioa eta errefortzua izenekoan (ABA).
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, ikastetxean Maitane Alonsoren bisita izan genuen. DBH 2. mailako ikasleek izan zuten berarekin egoteko aukera.
Maitane Alonso ikertzailea da etan medikuntza ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen. Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. Hurrengo urtean Bartzelonako Expocerca Jove azokan, aurkeztu zuen proiektua eta han ere saritua suertatu zen. Urte berean Txileko zientzia azoka batean ere egon zen, ESI Amlat izenekoan. 2019an, Intel ISEF bilkuran egoteko aukera izan zuen, Phoenix hirian (AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena. NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen bertan eta interesa ere piztu zuen.