Testu liburuak 21-22

Testu liburuak 21-22

Jarraian dauden esteketan ikus ditzakezue datorren ikasturtean Zalla BHI ikastetxean mailaz-maila erabiliko diren testu liburuen zerrendak:


Orla Banaketaren ekitaldia

Orla Banaketaren ekitaldia

Ekainaren 15ean, DBH4ko ikasleen Orla Banaketaren ekitaldia egingo da. Ekitaldia Zallako zine-antzokian egingo da, arratsaldeko 18:00tan. Covid-19aren protokoloa eta segurtasun neurriak errespetatuko dira.


Teknologiako proiektua: CO2 neurgailuak

Teknologiako proiektua: CO2 neurgailuak

DBH 4. mailako ikasleek, Teknologia ikasgaiko azken proiektuan CO2 neurgailuak diseinatu eta fabrikatu dituzte.


Jon Gurrutxaga musikaria ikastetxean

Jon Gurrutxaga musikaria ikastetxean

Musikariak Ikastetxeetan egitasmoaren baitan, maiatzaren 17an, DBH 3.mailako ikasleek Jon Gurrutxaga musikariaren bisita izan zuten.

Jon Gurrutxagaren Desitxuratuz abestia.


Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) ikastaroa

Bihotz-Biriketako Bizkortzea (BBB) ikastaroa

DBH 3. eta 4. mailakoek  BBB (Bihotz-Biriketako Bizkortzea) ikastaroa egingo dute.  Maiatzaren 10ean, 12an eta 14an egingo dituzte. Ordu bateko hiru saio izango dira, lehena teorikoa eta beste biak praktikak egiteko izango dira.

Ikastaroaren inguruko informazioa eta bideo interesgarriak hurrengo estekan ageri dira.

  

 

 

 


IDAZLEAK IKASTETXEAN

IDAZLEAK IKASTETXEAN

Idazleak ikastetxean proiektuaren baitan, gaur,  3. mailako ikasleek Jokin De Pedro idazlearen bisita izango dute.

Jokin De Pedro


Udaberria martxan!

Udaberria martxan!

Zallako udaleko langileek ikasleek prestatutako kabiak lagundu zieten zuhaitzetan eskegitzen. Amilotx urdina eta kaskabeltz handi txoriek erabiltzea espero dugu.


Europako Gizarte Funtsa

Europako Gizarte Funtsa

Zalla BHI ikastetxeak Hezkuntza Berariaz indartzeko Programan (HBSP) parte hartzen du. Hori dela eta, Europako funtsaren programan sartu da, Hezkuntzan aurrera egiteko eta laguntzeko orientazioa eta errefortzua izenekoan (ABA).


Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, ikastetxean Maitane Alonsoren bisita izan genuen. DBH 2. mailako ikasleek izan zuten berarekin egoteko aukera.

Maitane Alonso  ikertzailea da etan medikuntza ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).  Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen. Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. Hurrengo urtean Bartzelonako Expocerca Jove azokan, aurkeztu zuen proiektua eta han ere saritua suertatu zen. Urte berean Txileko zientzia azoka batean ere egon zen, ESI Amlat izenekoan. 2019an, Intel ISEF bilkuran egoteko aukera izan zuen, Phoenix hirian (AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena. NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen bertan eta interesa ere piztu zuen.


Agate Deuna 2021

Agate Deuna 2021

Aurten, osasun neurriak tarteko, Zalla BHI-ko ikasleak ez dira Agate Deuna bezperan herrian zehar abestera irtengo. Hemen, aurreko urteetako hainbat argazki ikus daitezke: